• > Elebidun eta clasiko klaseak
  • > Mugazgaindiko egitasmo bereziak (harremanak, pasaporte linguistikoa)
  • > Zientifiko egitasmoak
ONGI ETORRI DOÑA MARIA IKASTEGIKO WEBGUNEAN    www.college-ste-marie.com

Mintzaireri ta munduari idekidura zabalago baten emendatzeko


Ibilaldia ikus-ikasteko ta elgar ezagutzeko 6.entzat
Urtero 2 eguneko ibilaldi bat muntatzen du denentzat kolegioak urte hastapenean. Izan Poitiers-ko « Futuroscope »-rat, izan Vendée-ko La Rochelle hirirat bere akuarioarekin, bidai hori elgarrekin bizitzeko ta elgar ezagutzeko parada alai bat da.

5.entzat ingurumenari ohartzea
5.ekoek bidai bat egiten dute ingurumenaren errespetatzeari ohartzeko. Horrela ibil daitezke Vendée eskualdeko padure-tan edo berdin haize argi-indar, lehen iguzki labe ta ola hidrolikoen gune den katalunian. Ondare kultural aberats eta mo-ta askotako baten kurutzatzeko parada ere da.

 

4.ak Inglaterrarat
4.ek Inglaterrarat joan ditezke aste batez. Bi edo hirunazka, familia ingles baten egunerokoari eta kulturari ohartzen dira. Egun guziz bisitatzen dituzte, beren erakasleekin, monumento ta erakustegiak Londres, Brighton, Canterbury, Leeds, Castle, Faversham edo Portsmouth hirietan.


3. Sebillan
Urtero, 3.ekoek egonaldi kultural eta linguistiko bat egiten dute Andaluzia probintzian den Coria del Rio-n. « Reina So-fia »erakustokia bisitatu eta Madrilgo gune historikoa ikusirik, Andaluziaren aldi :
    - Sebilla bere edertasunekin (La Giralda, Los Reales, Alcazares, Santa Cruz auzotegia … )
    - Ronquillo herria bere ganaderiarekin
    - El Rocio « La Blanca Paloma » Ama Birjinarekin
    - Matalascanas bere hare xehearekin
    - Gibeleratekoan, Cordoba hiria, bere moskeo gaitza eta karrika loretsuak..