• > Elebidun eta clasiko klaseak
  • > Mugazgaindiko egitasmo bereziak (harremanak, pasaporte linguistikoa)
  • > Zientifiko egitasmoak
ONGI ETORRI DOÑA MARIA IKASTEGIKO WEBGUNEAN    www.college-ste-marie.com

Ikastegiko antolaketa pedagogikoa

 

Ikastegiko erakaskuntza ikasgaika banatua da : frantsesa, matematikak, historio-geografia, herri hezkuntza, bizi ta lurraren zientziak, teknologia, arte plastikoak, musika, kirola, fisika-ximioa. Helburuak programa nazionaletan finkatuak dira. Kole-gioak lehen maileko eskolatik datozen haur guziak etsaminik gabe onartzen ditu. Ikasle guziek erakaskuntza bera hartzen dute beraz.
Bortxazko erakaskuntzako 4 urteak 3 ziklotan jartzen dira :

  • 6.a : adaptazio zikloa
  • 5.4.a : erdiko zikloa
  • 3.a : orientazio ziklo

 

Beharrezko ikasketak bukatzean jakin beharrak eskuratuak izan ditzan, ikasle bakoitzak ukan dezan gutienezko kultura bat lan munduan sartu aintzin, oinarrizko jakitate ta konpetentziak eskuratzeko gisako programa orokorrak eraikiak izan dira.
2005-ko apirilaren 23ko orienta ta programa bideratze nagusi bat da eskolaren geroari buruz. Begirada berri bat eskoleri buruz. Lehen aldikotz, Jules Ferry-ren legeak geroz 1882-an, Errepublika xehetasunetan sartzen da eskoletan zer era-kas.
Legeak dionaz (9.artikulua), eskolak eman behar dio ikasleari jakitate ta konpetentzi zama bat, menperatu behar ditue-nak bere ikasketa, formakuntza, gero personal eta profesionalaren kauzitzeko, baita ere gizartean kokatzeko.
Oinarri orokor hori lotua da bortxazko eskola denborari, bizian zeharreko formakuntzari, personalitatearen eta gizartean bizitzearen eraikitzeari.
Zazpi zurkaitzen gainean datza 2006-ko uztailaren dekretua legearen aplikapenako :

  • mintzaira frantsesaren menperatzea
  • Erdarazko mintzaira baten erabilpen
  •  Matematikak eta kultura zientifiko ta teknologiko elementu beharrezkoenak
  • Informazio ta komunikazio erabilpen arruntak
  • Giza kultura
  • Sozial eta herritar konpetentziak
  • Beregain eta erabakitzailetasuna

Oinarri orokor horrek ez du programen lekua hartzen. Xedeak bultzatzen ditu denek eskura ditzazten jakin beharrak oro, ez ditezen baztertu edo gutituak izan : balore, jakitate, mintzaira eta egin molde batzu baitezpadakoak dira.