• > Elebidun eta clasiko klaseak
  • > Mugazgaindiko egitasmo bereziak (harremanak, pasaporte linguistikoa)
  • > Zientifiko egitasmoak
ONGI ETORRI DOÑA MARIA IKASTEGIKO WEBGUNEAN    www.college-ste-marie.com

Ikasgai zientifikoak barnatu

4.etik harat, ikastegiak proposatzen du ikasbide zientifiko ta teknologiko bat.
Hiru ikasgai hunkitzen ditu : teknologia, matematikak eta zientzi fisikoak. Helburuak : 

    - ikasleak ohartzea I.S.I., I.S.P. eta M.P.I., 2.ean hautatzen ahalko dituzten gaieri.
    - Ikaslek ikustea 3.aren bukaeran zer hauztuzko gaiak ukanen dituzten geroari buruz.
    - Gai zientifiko ta teknologikoeri buruzko gutizia emaitea.

Buia experimental bat

« Argonotika » itsas ezagutzari buruzko ikas-xede bat da. Helburua du gazteen laguntzea itsasoaren ezagupenean eta ulertzea, buia experimental baten bidez, zer lan egiten duten satelitek Lurrari ikus-ka, tresna egokiek dituztela ikertzen izari fisikoak itsas gorean. Lehen saioak Donibaneko baian egin ziren 2006-ko ekainean eta buia aldebat igorria izan zen itsas zabalerat 2007-an.
CNES-ak eskainitako Argos kulubiz baten bidez heltzen zauzkigu iker tresnen emaitzak bere kokagunearekin batean sa-telita bati esker : informazio horiek Tolosako CLS gunerat doatzi eta gero kolegiorat interneten bitartez.
Gure ohizko laguntzaileak ditugu Lacq Odyssée ( Centre Culturel Scientifique et Technique des Pays de l’Adour) eta CNS-a ( Centre National d’Etudes Spatiales ), horiekin burutu baititugu lehenago ere zonbeit egitasmo.
Enpresa batzuek diruz lagundu gaituzte ekintza horren burutzen :

    - Hendaiako « Dauriac Nautic Sécurité » enpresa 
    - Ahurtiko « Lecomble et Schmitt » enpresa
    - Ziburuko « Le Projet d’atelier scientifique et technique Coopérative maritime La Basquaise de Ciboure »
    - Zokoako « Yatch Club Basque »-k gure esku uzten dauku itsas-ontzi bat entseioen egiteko.

Iguzki erronka : gogoeta bat kutsatzen ez duten indar iturrieri eta garapen iraunkorrari buruz.



Atal zientifikoa hautatu duten 6.ekoek « Iguzki Erronka » ekitaldian parte hartzen dute. Ikasleeri da asma eta osoki gau-zatzea aurkeztuko duten berebila, iguzkiaren indarra baizik ez baliatuz eta lehiaketaren arauak onetsiz : zoingehiagoka hori antolatzen du Tolosako « Ezpazio Gunea » kudeatzen duen « Planète Sciences de Midi-Pyrénées » elkarteak.
Helburua da gazteak kutsatzen ez duten indar iturrieri eta garapen iraunkorrari ohartzea.
Dona Mariako ikaslek, beraz, osoki asma ta gorpuzten dute beren berebila.
Milesker haundi bat gure ohizko partalier zientifikoeri, « Lacq Odyssée » elkarteari, CNES-ari eta ERA gure sustengat-zaileari.