• > Elebidun eta clasiko klaseak
  • > Mugazgaindiko egitasmo bereziak (harremanak, pasaporte linguistikoa)
  • > Zientifiko egitasmoak
ONGI ETORRI DOÑA MARIA IKASTEGIKO WEBGUNEAN    www.college-ste-marie.com

Erakas egitasmoa


Dona Maria kolegioak haur eta gazte guziak onartzen ditu, ikastegi mennaisianoa izanez geroz. Kontutan hartzen ditu bakoitzaren jitea eta bizi eremuak : familia, eskolako gela, lagunak, kanpokoekilako harremanak.


Begistatzen ditu mundu huntako behar guziak (material, afektibo, espiritual, eskolako nekeziak) eta aterabideketa ber-matzen da.Beren erakas eta hezkuntza lanean, ongi etorri egiten diete astia hartuz, goxoki ta fermuki, helduek ( eraka-sle, langile, buraso, kategile,…).


Guretzat, gaztea da presuna berezia, gizarteko partaide, bere geroaren arduradun eta sentsuketari. Hola ikusten dugu ta hori da gure xedearen oinarria. Presuna bat baita, nahi dugu landu elgar entzun eta mintzatzeko giroa, aintzinat doala intelektual, fisiko ta gizaki alorretan. Gizartekide denez, gure helburua da gaztearen heztea, bere autonomiaren eraikit-zea, anaitasun eta errespetuaren sustatzea, bilaka dadin geroko heldu bat, bere buruaren jabe, libro ta herriaren axola-dun. Segur gare ere gaztea bere geroaren egile dela. Gure lana da ikas dezan eta ikasteko ta bere burua bortxatzeko gogoa heda dadin haren baitan, pentsatuz haren gero profesionalari. Azkenean, sentsu bila dabil gaztea eta beharrez-koa zauku laguntzea biziaren sentsuari ohartzea, bertzeekilako harremaneri erne egoitea, Kristoren erakazpenari idekit-zea. Gaztea bere biziaren alor espiritualari ohartarazten laguntzea.