• > Elebidun eta clasiko klaseak
  • > Mugazgaindiko egitasmo bereziak (harremanak, pasaporte linguistikoa)
  • > Zientifiko egitasmoak
ONGI ETORRI DOÑA MARIA IKASTEGIKO WEBGUNEAN    www.college-ste-marie.com

Arartekotasuna : elgar entzun, mintza ta antolatu

2004-2005-ko sartzeaz geroz, Dona Maria kolegioak proposatzen du egitarau ausart eta berritzale bat : « Arartelari Belaunaldia ». Helburua ? Ikasleak bultzatzea beren artean solastatzen, beren gaintasunaren hartzen et elgar laguntzen, herritartasunaren hobetzea. Jokamoldea errexa da : hamabortz bat presuna helduek ( eraka-sle ta buraso ) segitzen dute 3 eguneko formakuntza bat Babette Diaz buru, hau baita « Arartelari Belaunaldia-ren » animatzaile ta sortzaile. Elkarte hau experientziaduna da jadanik 20 000 ikasle formatuak baititu. Berak dio-nez, 3 berezitasun dauzka Dona Maria ikastegiak : zuzendariaren partaidetza, burasoen eta kolegioko partaidetza, burasoen eta kolegioko partaide guzien elkartasuna. Xedea ongi heltzeko segurtamena, diolarik.
Formakuntza bukatzean, helduek beren gain hartzen dituzte ikasleak ordu bateko 15 ikastaldiz urtean zehar.


Antzerkitxo, joko eta emozio frangoren bidez, libroki jostatuz, gaztek ikasten dute elgar hobeki ezagutzen, entzu-ten eta berezitasunen onartzen.