Mintzaira erabilien erakaskuntzak eskolan ikasitakoen, bide guziko lotura pedagogikoaren eta mintzairen ainiztasunaren bide beretik jar-raitzen du.
Mintzaira erabilien erakaskuntza bat bertzearen ondoko bi ataletan oinarritua da kolegio guzian. Atal bakoitzak behar du hein batetarat heldu : hori Europa guziko koadro orokor batean Europako kontsei-luak proposatu mintzaireri begira.
Mintzairen ikasketa koadro hortan oinarritzen da beraz. Mintzaira agertzen da ekitaldi sozial gehienen tres-na bat bezala, egitasmo bat burutzeko, helburu batetarat heltzeko edo arazo bati aterabide baten emaiteko. Konpetentzi linguistikoak ( gramatika, lexika, fonologia) eta kulturalak eginbideen zerbitzuko emanak dira eta ez beren buruzko onetan. Lehentasuna ahozkoari doakio ikaslea harremanetan sartzeko gai izan dadin mintzaireri esker.