• > Elebidun eta clasiko klaseak
  • > Mugazgaindiko egitasmo bereziak (harremanak, pasaporte linguistikoa)
  • > Zientifiko egitasmoak
ONGI ETORRI DOÑA MARIA IKASTEGIKO WEBGUNEAN    www.college-ste-marie.com

150 Urte baino gehiago


1853 : Dona Maria haur eskola libroaren sortzea, fraile marianistek galdeginik : Mariaren Sozietatea onetsia zen Estatua-ren ganik. Azaroaren 14-ean, frailek barnategi bat idekitzen dute Jondoni Jakobe karrikaren 2an.

1856 : Ikasle hainitz zela ta lekuak hertsiegi, barnategiko arduradunek etxe haundiago bat erosten dute Jondoni Jakobe karrikaren 18-20 ean.

1859 : Etxea Mariaren Sozietatearen esku utzia da aldebat. Eskolaren proposamena : haurrak girixtinoki altxatzea, maita-suna ta bertutearen gutizia eskaintzea. Giro girixtino azkar eta erakaskuntza egoki batean hezi nahi ditu beraz ikastegiak.

1881 : Urte hortako dekretuak eta 1901-eko legeak bortxatzen dute bere ateen hesterat.

1904 : Bertze kongregazio asko bezala debekatua baita Frantzian, 1903-an Ploërmeleko fraidetxea badoa ihesi Espainia-rat, nahiz fraile ainitz beren eskualdean egoiten diren nekezian eta gorderik biziz ere. Hedatzen da Bulgaria, Turkia, Egip-toarat. Azkartzen da Kanadan, han baita 1886-az geroztik. Erroak egiten ditu Estadu Batuetan, Inglaterran, Espainian eta Italian. 1966 : Eskola libroko zuzendariak galdeginik, Ploërmeleko frailek (« Ploërmeleko Erakaskuntza Girixtinoaren Frailek ») beren gain hartzen dute Donibane Lohitzuneko Dona Maria eskola.

Zenbat urte belantago Dona Maria eskola kolegio bilakatzen da eta ateak zakaltzen ditu 6.etik 3.eko ikasleri eta neskak onartzen ditu mutikoekin betan.