• > Elebidun eta clasiko klaseak
  • > Mugazgaindiko egitasmo bereziak (harremanak, pasaporte linguistikoa)
  • > Zientifiko egitasmoak
ONGI ETORRI DOÑA MARIA IKASTEGIKO WEBGUNEAN    www.college-ste-marie.com

Elebitasunaren ikusmolde ideki bat

 

Gure elebitasunari buruzko ikusmoldea ez da bakarrik 2 mintzaira ikas ditzazten ikaslek. Gure erakasmenak emaiten die 2 kulturen ezagut, ulert eta bizitzeko parada. Geroago, hiru, edo berdin laugarren bati lotuko dira errexkiago, eta horrela, ezezaguneri jarri ta egokituko. Elebitasunak kultur ainitzari idekitzen duela ez da dudarik.


6.etik 3.era proposatua da frantsesa/euskara elebitasuna. Beharrezkoak diren 4 baldintzak hor dituzte ikaslek euskara osoki menperatzeko :

  • goiztiartasuna (ama-eskolan hasi ziren )
  • Bizitasuna ( kurtsoak euskaraz dira )
  • Erabilpena ( kurtsoetarik kanpo mintzatzen da euskara )
  • Eredu linguistikoen gaitasuna ( erakasleen formakuntza ).

Euskara gure egitasmoaren erdigunean


Euskararen erakaskuntza 6.ean eta 5.ean

Badu 2 urte 4 klasetarik 2 osoki elebidunak direla

  • matematikak : 4 oren
  • Euskara : 3 oren, xede batekin : antzerkia euskaraz. Euskara mintza, irakur, ikas eta antzezteko.
  • Arte plastikoak : oren 1.


Euskararen erakaskuntza 4.ean eta 3.ean

  •  historia eta geografia : 3 oren. Parada ere teknologi berrien erabiltzeko : CD Rom bat asmatzen dute Europa Batu-ko eskualdeen aurkezteko.
  •  Arte plastikoak : oren 1.


Europari idekidura et oroimen eginbidea 3.entzat

  • Bi urtetarik, Dona Maria ta San Tomas-eko 3.ko elebidunek bidai bat egiten dute Estrasburgorat. Ibilaldi horri esker, ikusten dituzte aste batez iragana, oraia ta geroa. Osoki euskaraz, bi helburu nagusi ditu :shoah-ri buruzko lana ta oroimen eginbidea
  • Europear erakundeen ezagupena.

Ipar-hegoen harremanak
Urtero Hegoaldekoekin harremanak badituzte ikaslek. Familietan ongi etorriak izanez, osoki murgiltzen dira beren auzo-koen etxetan.