• > Elebidun eta clasiko klaseak
  • > Mugazgaindiko egitasmo bereziak (harremanak, pasaporte linguistikoa)
  • > Zientifiko egitasmoak
ONGI ETORRI DOÑA MARIA IKASTEGIKO WEBGUNEAN    www.college-ste-marie.com

Laster Ikus, Doña-Mariako Gaurkotasunak

LANA, BALOREAK ETA SARE SOZIALAK


LANA

Maiatzean sartu gara; ikasturteko hamar hilabetetatik jadanik zazpi iragan dira. Udaberriko obrak abiatu ditugu azken egokitze pedagogikoen bidez, azaroaren, urtarrilaren eta apirilaren klase kontseiluetatik jalgiak zirenak. Klaseko kontseilu horiei esker ikasle bakotxaren lana ikertzen dugu, gazteek egin dituzten ahaleginak neurtzen ditugu eta hortik aintzina sustatzen ditugu edo batzueri - behar bereziak dituztenei - laguntza hurbilagoa emaiten diegu. Nire eskerrak irakasleei emaiten dizkiet beren engaiamenduarengatik ikasleen erreusitzearen alde, jakinik erreusitze hau gure arrangura nagusia dela.

Gure erakaskuntzaren eta hezkuntzaren lanbide hortan, errutinarik ez da. Ikasle bakoitza desberdina da, erreakzio bakoitza desberdina da, ikasteko manera bakoitza desberdina da, urte batetik bertzera egunak, asteak, hilabeteak desberdinak dira. Burasoen eta ikasleen itxaropenek, egitarauen eskakizunek, ikasleak aitzinarazteko nahiek gaitasunak eta egoerari egokitzea behar dituzte. Egokitzeko gaitasun hau errutinaren alderantzizkoa da. Hori etengabe bilatzen dugu, etengabe ihardetsiz, modu zuzenez eta egokiz.

BALOREAK

Egunero gure kolegioan - Irakaskuntza giristinoaren Fraileen Mennaisiar Sareko kidea dena (sare hau munduko 25 herritan hedatua da) - entseatzen gara Jean Marie de La Mennais-rek proposatutako desafioa atxikitzen : “gure haurrendako zatitan pikatu ez den heziketa osoa eratu”.

Holako motibazio batek bultzatzen gaitu egunero gure usaietatik ateratzera eta hezkuntza oso bat proposatzera. Modelo honek bost ikaste alorren gainean oinarritzen da :

Jakitea, Egiten Jakitea (ikasten ikasi, lan metodoetaz jabetu), Izaten Jakitea (nortasuna eta bere baitako konfiantzia azkartu hauta ihardueren bidez), Elgarrekin Bizitzen Jakitea (bertzeak errespetatzen ikasi, gauzak ongi artatu, gero gizartean erraztasun osoz mugizeko) eta Bilakatzen Jakitea (parte hartu geroko bizi profesionalera daramaten aktibitateetan).

Ikaste desberdin horien bultzadak kolegioko talde guziak sustatzen ditu : erakasleak, hezkuntza taldeak (begiraleak), teknikakoak (mantentzea, sukaldaritza), administraziokoak (idazkaritza, kontularitza), Katiximaren animatzaileak, denek gure ikasleen bizia kolegioan ongi pasa dadila zaintzen dute.

SARE SOZIALAK

Sare sozialei buruz aipamen berezia egin nahi nuke. Burasoeri galdetzen diet hurbiletik zaintzea beren haurren tresna teknologikoen erabilera (mugikorrak grabagailuekin, argazki kamera) eta Facebook bezalako sareen erabilera. Oroitarazten dizuet Legeak oinarrizko eskubideak bermatzen eta babesten dituela, osotasun fisikoa ala morala (Kode zibilaren 9.artikula). Horrek aitzin-adierazpenean dio : “Bakoitzak bizi pribatuaren dretxoa du.” Zoritxarrez, ikasle batzuk eginbide horiek ahanzten dituzte, eta beren erantzukizun  penala ere bai. Hau 13 urtetik goiti hasten da. Haur batzuk jazarpena paraitzen badute, beren burasoek pleinta pausatzen ahal dute, eta errudunek beren burua jaukimenduen arriskuan jartzen dute. Hauen burasoek beren burua zigorpean ezartzen dute eta kalte–ordainak paga ditzakete jazarpenen ondoko kalteak ahantzi gabe. Beraz burasoak eskertzen ditut tresna horiek begi ernez zaintzeagatik. Gure aldetik Eskolako Biziaren kideek lagundurik, parada gertatzen den bakoitzean saiatzen gara ikasleak abisatzen tresna horien gehiegizko erabileraz.

Deneri ahal bezain ongi berriz hastea desiratuz,

Marie Itziar AIZPURU
Zuzendari